IRUDIETAN: Bukatu dira Zestoako amabirjinak

Zestoako Hitza 2018ko irailaren 10a

Atzo gauean bukatu ziren aurtengo Amabirjin jaiak Zestoan. Ostiraletik igandera, laburrak baino mamitsuak izan dira festak, eta igande iluntzean askorengan antzematen hasia zen pilatutako festa orduen pisua. Hala ere, aurrekoetan bezala, umorerik eta giro onik ez zen falta izan jaien azken arratsalde-iluntzeko ekitaldietan: besteak beste, umeek apar festan gozatua hartuta bukatu zuten beren eguna, zezenzaleek eta bandazaleek pil-pilean jarri zuten aurtengoz azken aldiz Erdikalea zekorketa amaitutakoan; eta herriko musikariek eta dantzariek zahagi dantzaren ohitura berreskuratua zabaldu zuten bigarren urtez jarraian, kalez kale. Jaietako bigarren eta azken zekorketan, Borja Collado toreatzailea anbulantzian eraman behar izan zuten, zekorrak harrapatuta; haren ordezkoak, Alejandro Contrerasek, bukatu behar izan zituen lanak. Hemen, amabirjinen azken arratsaldeko irudi batzuk: [flickr_set id="72157700887969094"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide