Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Umeen Eguna ospatzen ari dira Zestoan gaur. Amabirjin jaietako azken eguna da eta ondo zukutu nahi dute zestoarrek. Goiz hasi dira ekitaldiak, eta etenik gabe kateatzen ari dira egun osoan. Umeen Eguna izanda, herriko txikienak dira gaur nagusi. Urtero legez, haurrek hartu dute 'agintea' goizean: 11:00etan udalbatzarra egin dute, kalez kale ibili dira gero egun bateko agintari txikiak, Ustekabe txarangak lagunduta, eta jaietako bigarren txupinazoa bota dute eguerdian.
Zezen txikien eta ponien txanda etorri da gero, plazako harmailak beteta zirela. Ondoko Laranjadi plazak hartu du jarraian lekukoa, Nafarroako banderaren omenaldi ekitaldiarekin aurrena, eta txakoli dastaketarekin ondoren. Umeak eta gurasoak bazkaltzeko elkartu dira frontoi zaharreko karpan, gaztetxoenek arratsaldeko jolasetarako indarrak berritu zitzaten.
Hau da aurtengo amabirjinen azken txanpak dakarren egitaraua:
16:30. Umeentzako eta gaztetxoentzako altxorraren bila izango da, Laranjadi plazan. Umeen gunea izango da, udaletxeko arkupeetan.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea, Borja Collado. Ordezkoa: Alejandro Contreras. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos.
Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
18:30. Apar festa, frontoian.
Ondoren, Zestoako Musika Banda, Erdikalean.
Ondoren, Zahagi dantza.
Segidan, Havana 357 musika taldearen emanaldia, Laranjadi plazan.
Eta hemen, gaur goizeko eta eguerdiko argazki batzuk:
[flickr_set id="72157699551973741"]