https://youtu.be/Qg7qtPeWJsU
Amabirjin egunaren lehen zatian
umeak eta musika izan badira protagonista, azken osagai horrek indartsu jarraitu du arratsaldean ere Zestoako kaleetan. Aurtengo jaietako lehen zekorketa egin dute gaur arratsaldean zezen plaza bihurtutako herriko plazan. Eta haren atarian, urtero legez, Erdikalea jendez bete da Musika Bandak Amparito Roca pasodoblea joz egin duen kalejiraren hasierarako (bideoan ikus daiteke unea). Bandaren aurretik atera dira kalejiran Idiakaitz txistulari taldekoak eta dultzaineroak.
Zekorketen bueltakoak ez dira izan, ordea, arratsaldeko doinu bakarrak. Aurten,
Gurea, kultura egitasmoa antolatu dute Zestoan, zezen festaren alternatiba gisara. Zekorketaren ordu berean, estazio zaharraren aurrekaldean Rodeo, Trini Fox eta Bad Sound System taldeen kontzertuak entzuteko aukera izan da.
Gurea, kulturak jarraipena izango du gauean ere, bafle-poteoarekin aurrena eta DJ kontzertuekin gero, Gaztetxean. Hau da Amabirjin eguna osatzeko geratzen den egitaraua:
20:00. Suakai Elektrico taldearen emanaldia, Laranjadi plazan.
21:30. Bafle poteoa, Gurea, kulturak antolatuta.
22:00. DJ HGS, Gaztetxean, Gurea, kultura egitasmoak antolatuta.
23:00. DJ Davila, Foru plazan.
Hona hemen, arratsaldeko argazki batzuk: