Amancay Gaztañaga: "Gure onena ematen dugu, eta jateko lain ere ez dugu ateratzen"

Urola Kostako Hitza 2018ko ira. 8a, 17:15

'Gipuzkoako Hitza'-n Aitziber Arzallus kazetariak elkarrizketa egin dio Amancay Gaztañaga sortzaile zestoarrari

Gaurtik igandera Amarbirjin jaiak ospatuko dituzte Zestoan, eta aste guztian barrakak etxe atarian izan ditu Amancay Gaztañagak (Guayaquil, Ekuador, 1980). Leihoak itxi, eta kanpoaldeko zaratatik salbu da, hala ere, EITBko 3txulo saioko gidoia ikasteko moduan. Aktorea baita Gaztañaga, eta haurrentzako saio horretan 4rarena egiten du. Baina ez du ogibide bakarra, ez: aktore izateaz gain, Grises musika taldeko kantaria ere bada, antzerki obrak sortzen eta zuzentzen ditu, biolina jotzen du, pianoa ikasten du, sabel dantza irakasten du, antzerki eskolak eman ditu, eta bitxiak eta eskulanak egitea gustuko du. Nola definituko zenuke zeure burua? Sortzailea naizela esango nuke, edo titiritero bat, garai batean karroekin herriz herri ibiltzen ziren komediante haietako bat; denetik egiten zekiten haiek ere. Nondik ateratzen duzu denbora horrenbeste gauza egiteko? Lasaia naiz: ez naiz parrandara-eta asko irtetekoa. Eguna aprobetxatzea gustatzen zait, eta laneko denborari etekina ateratzea. Garrantzi bera ematen al diezu jorratzen dituzun alderdi guztiei? Oraintxe, zaletasunak besterik ez dira batzuk. Adibidez: gustuko dut bitxiak egitea, baina denbora-pasa gisa; eta pianoa ere aspaldian ez dut ukitu. Une honetan, antzerki obrak zuzentzea, Zestoako antzerki eskolako proiektuak aurrera eramatea eta 3txulo dira nire lehentasunak. Elkarrizketa osorik irakurtzeko gipuzkoa.hitza.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide