IRUDIETAN: Umeak eta musika nagusi izan dira Zestoan Amabirjin goizean

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 8a

Jaien egun nagusia dute gaur Zestoan. Asko bezperako festaren ajeari buelta ematen ari zirela, goizean musikaz bete dituzte kaleak herriko Bandak, txistulariek eta dultzainariek. Gurutzeaga pilotalekuko karpapean, berriz, umeentzat –eta guraso bat baino gehiagorentzat ere bai– izan da gozamena, parkour, malabare eta oreka jokoekin eta tailerrekin. Eguerdi partekoak borobiltzeko, ikus-entzule ugari elkartu da udaletxe azpian, Zestoako Musika Bandak eman duen kontzertuaz gozatzeko. Arratsaldean lanean jarraituko dute Bandakoek, lehen zekorketaren bueltan. Zezenketen alternatiba gisara antolatu duten Gurea, kultura egitasmoak, berriz, egitarau betea eskainiko du, 17:15ean hasi eta gaueraino. Bihar, amabirjinen azken egunean, Umeen Eguna ospatuko dute. Hau da gaur arratsalde-iluntzerako eta biharko prestatu duten jai egitaraua: 17:15. Gurea, kultura egitasmoaren kalejira, Gurutzetik geltoki zaharrera. 17:30.  Musika Bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz. 18:00. Rodeo, Trini Fox eta Bad Sound System taldeen kontzertuak geltoki zaharrean, Gurea, kulturak antolatuta. 18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Jesus Garcia Iglesias (Madril). Ordezkoa: Alvaro Fernandez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos. Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak. Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean. 20:00. Suakai Elektrico taldearen emanaldia, Laranjadi plazan. 21:30. Bafle poteoa, Gurea, kulturak antolatuta. 22:00. DJ HGS, Gaztetxean, Gurea, kultura egitasmoak antolatuta. 23:00. DJ Davila, Foru plazan. Irailak 9, igandea 09:00. Zestoako dultzaineroen diana. 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. 11:00. Haurren udalbatzarra. Ondoren, Erdikalean hasita, Haurren Udalbatzaren, udaltzainen, buruhandien eta abarren kalejira, Ustekabe txarangak lagunduta. 12:00. Umeek txupinazoa botako dute udaletxeko balkoitik. Ustekabe txaranga. 12:00. Meza nagusia, parrokiako abesbatzarekin, Milagrosa kaperan. 12:15. Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak eta poniak, umeentzat eta gaztetxoentzat. 13:00. Nafarroako banderari gorazarrea, Laranjadi plazan, bertsoz, jotaz eta dantza saioaz lagunduta. 13:30. Txakolin dastaketa. 14:30. Umeentzat, gaztetxoentzat eta gurasoentzat bazkaria. 16:30. Umeentzako eta gaztetxoentzako altxorraren bila izango da, Laranjadi plazan. Umeen gunea izango da, udaletxeko arkupeetan. 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea, Borja Collado. Ordezkoa: Alejandro Contreras. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos. Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak. 18:30. Apar festa, frontoian. Ondoren, Zestoako Musika Banda, Erdikalean. Ondoren, Zahagi dantza. Segidan, Havana 357 musika taldearen emanaldia, Laranjadi plazan. [flickr_set id="72157700816451114"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide