Aitor Salegi bertsolaria Lizardi Sariko finalean txapelarekin.
Atzo iluntzean jokatu zen, Zarauzko Euskal Astearen barruan, Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko finala. Txapela Aitor Salegi bertsolari zestoarrak irabazi zuen. Haren atzetik bigarren Eli Pagola hernaniarrak egin du, eta hirugarren Aratz Igartzabal gabiriarrak. Bertsolari txapelketako finala atzo, ostirala, iluntzean jokatu zen Zarauzko Gaztelekuko frontoian. Bertan, sei bertsolarik kantatu zuten: Salegi, Pagola eta Igartzabalez gainera, Txaber Altube abadiƱoarrak, Imanol Irasuztabarrena alegiarrak eta Imanol Uria algortarrak.