Irudietan: Parranda giroa nagusi Zestoako amabirjinetan

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 7a

Eguerdian txupinazoa bota dutenetik festa giroa da nagusi Zestoan. Gaur, amabirjinetako Kuadrillen Eguna ari dira ospatzen herrian, eta gazte zein helduak gogotik ari dira igarotzen eguna. Eguerdian, Gurutzeaga pilotalekuan jarritako karpan bazkaldu dute ia 400 lagun inguruk, eta, ohi bezala, arratsadean jolasak egin dituzte plazan. Gainera, umeek ere izan dute zer gozaturik festetako lehenengo egunetan, haientzat prestatutako jolasak eta puzgarriak izan baitituzte kultur etxe aurrean. Jolasak amaituta, musika izago da nagusi iluntzetik aurrera Zestoan. 20:00etan, herriko batukadak girotuko ditu kaleak, eta 22:00etatik aurrera Polybius eta Aneguria taldeen kontzertuak izango dira Laranjadin. [flickr_set id="72157701075532435"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide