Zestoako AEK euskaltegiak zabaldu ditu ateak udako oporren ostean, eta dagoeneko eman daiteke izena ikasturte berrirako. Hilaren 21a bitartean izango da izena emateko aukera, AEK-k Kultur Etxean duen bulegoan. Astelehenetik ostiralera izango da zabalik bulegoa, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Bihar, ostirala, itxita izango da Amabirjin festak direla eta. Informazio gehiago behar duenak 670-42 00 48 telefonora dei dezake edo zestoa@aek.eus helbidera mezua idatzi.
Zestoako AEK-ko kideek azaldu dutenez, euskara ikasi nahi dutenentzat, maila hobetu nahi dutenentzat nahiz tituluren bat eskuratu nahi dutenentzat eskainiko dituzte saioak ikasturte honetan ere.