Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den uztailaz geroztik itxita dago Zestoako Gurutze jubilatuen taberna, orduko arduradunak taberna uztea erabaki ondoren. Udalak orduan esan bezala, uda pasatu ondoren abiatu du taberna ustiatzeko lehiaketa. Dagoeneko argitaratu dituzte oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hori hala izanik, interesa dutenek urriaren 6ra bitartean eman dezakete izena udaletxean.
Udalak urtebeterako lagako dio taberna lehiaketaren onuradunari, eta, gehienez bost urtera arte luzatu ahal izango dio kontratua. Zestoako udaletxera joanda edo 943-14 70 10 telefonora deituta lortu daiteke informazio gehiago.