Hondakinen bilketan aldaketak izango dira datozen egunetan Zestoan, Amabirjin jaiak direla-eta

Zestoako Hitza 2018ko irailaren 5a

Ostiralean eta igandean 09:00etatik 11:00etara utzi beharko dira hondakinak dagokien lekuan. Jaiak tarteko egingo ditu aldaketak Urola Erdiko Mankomunitateak.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, Amabirjin jaiak tarteko aldaketak izango dira Zestoako hondakinen bilketa sisteman. Hain zuzen ere, irailaren 7an, ostiralez, eta hilaren 9an, igandez, 09:00etatik 11:00etara utzi beharko dira hondakinak dagokien lekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide