Amabirjinetako Kuadrillen Eguneko jolasetarako izena eman daiteke Zestoan

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 4a

Aurreko asteburuan festetarako motorrak berotu ostean, ostiralean ekingo diote ofizialki amabirjinei Zestoan. Kuadrillen Eguna ospatuko dute egun horretan, eta, ohi bezala, paella lehiaketa, bazkaria eta jolasak egingo dituzte plazan. Hain zuzen ere, jolasetan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko Koiote eta Portale tabernetan. Horretarako, gutxienez sei laguneko taldea osatu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide