Leok'k-en eta Grisesen kontzertuekin bukatu da Zestoako Rock Jaialdia

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 2a

Gazte Eguna borobiltzeko eta Rock Jaialdiari bukaera emateko, Leok'k eta Grises musika taldeek kontzertu bana eskaini zuten atzo, larunbata, Laranjadi plazan. Jendetza izan zen etxeko bi taldek eskainitako emanaldiez gozatzen, eta giro bikaina nagusitu zen. Kontzertu horiekin bukatu zen Rock Jaialdia, baina, dena den, irailaren 6ra bitartean zabalik izango da Zestoako musika taldeen argazkien erakusketa udaletxeko areto nagusian. 17:00etatik 20:00etara izango da irekita erakusketa. Leok’k Zestoako talde aitzindariak 50 urte bete dituela-eta ospatu dute rock jaialdia, eta, besteak beste, Minileok’k eta Leize taldeen kontzertuak eta Zestoako rock taldeen bideoen eta bideoklipen emanaldia ere izan dira egunotan. Hona hemen atzoko kontzertuetako irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide