Amabirjin Jaien atarian, ekintzez jositako asteburua izaten ari dira zestoarrak. Atzo, larunbata,
presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko bazkariaren,
Ondarbasoko igoeraren eta Rock jaialdiaren barruko kontzertuen –Leok’k-en eta Grisesek eman zituzten– txanda izan zen. Gaurkoan, aldiz, adineko herritarrak dira protagonistak. Eguerdi aldean Zestoako Udalaren omenaldia jaso dute San Joango ermitaren atarian, eta gero bazkaria egingo dute ehundik gora lagunek Bainuetxean.
13:00ak jotzerako, dozenaka lagun zegoen San Joango ermita atarian adineko herritarrei zuzendutako ekitaldia noiz hasiko zain. Omenaldiari ekiteko, gogoan izan dituzte Guadalupe Legardaereño Larrañaga eta Antonio Regil Irureta bizilagunak. Regilek ezin izan du gaurko ekitaldira joan, eta , horrenbestez, Zestoako alkate Josetxo Mendizabalek Larrañagari jantzi dio udalaren oroigarri den zapia. Ekitaldiarekin jarraitzeko, Zestoan bizi diren 87 eta 88 urteko guztiak oroitu dituzte, eta txalo zaparrada eskaini diete bertaratutakoei. Itxaropena dantza taldeko gaztetxoen dantzekin borobildu dute aurtengo ekitaldia, eguraldi bikaina lagun. Festarekin jarraitzeko, adineko 130 lagun inguruk bazkaria egingo dute Zestoako bainuetxean.
Arratsaldean, jarraituko dute Amabirjin Festen aurreko ekintzek. 17:30ean XX. Arraza libreko ardi txakurren Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Zubiaurre aldean.
19:00etan, berriz, Dantzaldia izangi da Harkaitz Allurrekin eta Maddalen Arzallusekin, Laranjadi plazan.
Hona hemen gaur eguerdiko ekitaldiko irudi batzuk:
[flickr_set id="72157700886312375"]