Zestoako Polybius taldeak diskoa kaleratu du

Zestoako Hitza 2018ko irailaren 1a

Hainbat tokitan jarri dute entzungai lana, eta diskoak salgai daude Zestoako taberna batzuetan. Datorren ostiralean Zestoan kontzertua eskainiko du taldeak, Amabirjin jaien barruan.

Zestoako Polybius taldeak entzungai jarri du kaleratu berri duten Polybius izeneko diskoa. Raul Olaizolak, Hector Larrañagak, Aitor Kortak eta Narayan Pazek osatzen duten taldeak Zestoako Gaztain estudioaken grabatu zuen diskoa, eta, besteak beste, Berria egunkariaren Badok.eus atarian entzun daiteke. Diskoa salgai jarri dute Uztapide eta Mollergi tabernetan. Datorren ostiralean, Amabirjin bezperan, kontzertua eskainiko du Polybiusek Zestoako Laranjadi plazan, 22:00etan hasita. Ondoren, Aneguria igoko da oholtzara.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide