Herriko rock taldeen argazki erakusketarekin hasi zuten atzo arratsaldean
Rock Jaialdia Zestoan. Irekiera ekitaldia egin zuten udaletxeko udalbatzar aretoan, eta hainbat lagun gerturatu zen bertara. Zestoako taldeen musika ibilbidea ikus daiteke argazkien bidez erakusketan, eta irailaren 6ra bitartean egongo da ikusgai. Astegunetan, 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara ikusi ahal izango da.
Leok'k Zestoako talde aitzindariak 50 urte bete dituela eta ari dira ospatzen jaialdia herrian, eta gaur jarraituko dute ekintzek. Besteak beste, Minileok'k eta Leize taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Laranjadain, eta Zestoako rock taldeen bideoen eta bideoklipak eskainiko dituzte gero. Bihar, berriz, rock jaialdia egingo dute, Leok'k eta Grises taldeekin.
Argazkiak: Gotzon Lizaso