Bad Sound System, Rodeo eta Trini Fox taldeek emanaldiak eskainiko dituzte Zestoan, hilaren 8ko zekorketen garaian

Zestoako Hitza 2018ko abuztuaren 29a

Amabirjin jaietan, irailaren 8ko zekorketen garaian, herritarrei alternatiba eskaintzeko helburuz Gurea, kultura egitasmoa sortu du zestoar talde batek. Hainbat ekimen antolatu dute arratsalderako, eta duela aste batzuk Bad Sound Systemek kontzertua eskainiko zuela iragarri bazuten ere, horiek ez dira bakarrik izango estazio zaharraren atarian jarriko dute oholtzan. Izan ere, Zestoako Rodeo taldeak eta Azkoitiko eta Azpeitiko Trini Foxek ere emanaldi bana eskainiko dute. 18:00etan izango dira kontzertuak, baina Gurutzetik kalejiran joango dira geltoki zaharrera, 17:15ean abiatuta. ndoren bafle-poteoa egingo dute, eta hasierako ordua aldatu egin dute. Hain zuzen ere, 21:30ean hasiko da, eta kalez kale egingo dute poteoa musikak lagunduta. 22:00etan, berriz, DJ HGSren emanaldia izango da, Gaztetxean. Gurea, kultura egitasmoa babesteko hamar euroko bono laguntzak jarri dituzte salgai, eta horiek Fati, Mollergi eta Uztapide tabernetan nahiz Portale kultur elkartean eskura daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide