Amabirjinetako Umeen eguneko bazkarirako txartelak ostiralean jarriko dituzte salgai

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 29a

Zestoan ate joka dituzte Amabirjin festak, eta aurten, irailaren 9an, igandean, ospatuko dute Umeen eguna. Ohi bezala, herriko umeek eta gurasoek bazkaria egingo dute egun horretan, eta hara joateko txartelak jarriko dituzte salgai ostiraletik igandera bitartean, udaletxean. Ostiralean, 19:00etatik 21:00etara bitartean salduko dituzte txartelak, eta larunbatean, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean eskuratu ahal izango dira. Igandean, azkenik, 12:00etatik 14:00etara izango dira salgai txartelak. Irailaren 9an, kiroldegiko aterpean elkartuko dira bazkaltzeko, 14:00etan. Menuari dagokionez, paella, oilaskoa eta postrea izango dute jateko. Haur Hezkuntzako umeek bost euro ordainduko dute; Lehen Hezkuntzakoek 9 euro; eta DBHkoek eta helduek 11 euro ordaindu beharko dute. Dena den, norberak ere eraman ahal izango du janari bazkarira. Horiek doako txartela hartu beharko dute aurrez.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide