Hastear dira Zestoako Amabirjin jaiak

Zestoako Hitza 2018ko abuztuaren 27a

Amabirjinak irailaren 7an hasiko badira ere, asteburu honetan murgilduko dira jai giroan zestoarrak. Ostiralean, Minileok‘k eta Leize taldeen kontzertuak izango dira. Larunbatean, berriz, Ondarbasora Igoera egingo dute, eta Leok’k eta Grises taldeak ariko dira zuzenean.

Iazko Amabirjin jaien hasierako txupinazoko irudia. (Ihintza Elustondo) Zestoako Amabirjin jaiei hasiera emango dien txupinazoa datorren ostiralean –irailak 7– botako dute, baina horren aurretik ere festa giroan murgilduko dira zestoarrak. Izan ere, asteburu honetan hasita izango dute zertaz gozatua herrian. Hona hemen egitaraua: Abuztuak 30, osteguna 19:00. Leok’k rock musika taldeak 50 urte ospakizunen barruan, erakusketa zabalduko dute udaletxeko batzar aretoan. Bertan, herriko rock taldeek beren musika ibilbidea argazki bidez erakutsiko dute. Abuztuak 31, ostirala 22:30. Minileok‘k eta Leize, Laranjadi plazan. 23:30. Bideo emanaldiak Laranjadi plazan. Herriko rock taldeen bideo, bideoklip eta ikus-entzunezko emanaldiak pantaila handian. Irailak 1, larunbata 14:30. Antton Zestura. Preso, iheslari eta deportatuak kalera herri bazkaria plazan. 18:00. XXXIII. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat. 20:00. Ondarbasoko Igoeraren sari banaketa, Laranjadin. 23:00. Rock ospakizuna Laranjadi plazan. Leok’k taldeak, rock musika jorratzen 50 urte diharduela eta, Infintuari segika bere hirugarren diskoaren aurkezpena egingo du. Era berean, taldeak bere ibilbidean partaide eta kolaboratzaile izan dituen musikari guztiek parte hartuko dute. 01:00. Grises. Irailak 2, igandea 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. 12:00. Meza nagusia, Milagrosa kaperan. 13:00. Herriko adinekoei oroigarriak eskainiko dizkiete San Joango ermita atarian. Aurtengo omenduak Guadalupe Legardaereño Larrañaga eta Antonio Regil Irureta izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 87 eta 88 urteko guztiei omenaldia egingo diete eta oroigarriak eskainiko dizkiete. Ekitaldia Idiakaitz txistulari taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute. 14:30. Bazkaria Bainuetxean, Oñatiko Txomek alaituta. 17:30. XX. Arraza libreko ardi txakurren Gipuzkoako Txapelketa, Zubiaurre aldean. 19:00. Dantzaldia Harkaitz Allurrekin eta Maddalen Arzallusekin, Laranjadi plazan. Irailak 6, osteguna 16:30. Udako gazteen pilota txapelketako finalak. Irailak 7, ostirala 12:00. Euskaraldiak botako du txupinazoa, Euskaraldiaren izen-emateari hasiera emanez. Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira. 12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga ariko da egunean zehar. 14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da. Ondoren, herri bazkaria plazan. 16.00-21:00. Puzgarriak, surf ohola, bideo-jokoak eta wiiak frontoian eta kultur etxe aurrean. 17:00. Kuadrillen arteko jolasak, plazan. 18:00. Krono igoera gaztetxoentzako Lauiturrietatik. 20:00. Zestoako Batukada. 22:00. Polybius, Laranjadi plazan. 23:00. Aneguria, Laranjadi plazan. Irailak 8, larunbata. Amabirjin eguna 09:00. Zestoako dultzaineroen diana. 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin. 11:30-13:30. Kaleko arteak: parkour, break dance, malabareak eta monozikloak, frontoian eta herriko txokoetan. 12:00. Meza nagusia, Milagrosa kaperan. 13:15. Zestoako bandaren kontzertua. 17:15. Gurea, kultura kalejira Gurutzetik geltoki zaharrera. 18:00. Rodeo, Trini Fox eta Bad Sound System taldeen kontzertuak Geltoki zaharrean. 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz. 18:00. Lehen zekorketa. Toreatzaileak: Jesus Garcia Iglesias (Madril). Ordezkoa: Alvaro Fernandez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak. Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean. 20:00. Suakai EleKtrico taldearen musika emanaldia, Laranjadin. 21:30. Bafle poteoa, Gurea, kultura egitasmoak antolatuta. 22:00. DJ HGS, Gaztetxean. 23:00. DJ Davila, Foru plazan.   Irailak 9, igandea 09:00. Zestoako dultzaineroen diana. 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. 11:00. Haurren udalbatzarra. Ondoren, Erdikalean hasita, haurren udalbatza, udaltzainak, buruhandiak eta abarrekin kalejira Ustekabe txarangak lagunduta. 12:00. Umeek txupinazoa botako dute udaletxetik. Aldi berean, Ustekabe txaranga ariko da. 12:00. Meza nagusia, Parrokiako abesbatzarekin, Milagrosa kaperan. 12:15. Lopeneren zezen bolaztatuak eta poniak, umeentzat eta gaztetxoentzat. 13:00. Nafar ikurrari gorazarrea, Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin. 13:30. Txakolin dastatzea. 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria. 16:30. Altxorraren bila umeentzat eta gaztetxoentzat, Laranjadin. Umeen gunea, arkupetan. 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea, Borja Collado (Valentzia, Herrialde Katalanak). Ordezkoa: Alejandro Contreras. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak. 18:30. Apar festa, frontoian. Banda Erdikalean. Zahagi dantza. Havana 357 musika taldea, Laranjadin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide