Salgai jarri dituzte Zestoako preso, iheslari eta deportatuen aldeko bazkarirako txartelak

Zestoako Hitza 2018ko abuztuaren 22a

Aurten bazkaria egingo dute, eta irailaren 1ean, larunbatez, izango da. Sarrerak salgai daude herriko hainbat tabernatan.

Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko otordua irailaren 1ean, larunbatez, egingo dute aurten Zestoan. Afaria egin ohi izan dute aurreko urteetan, baina aurten bazkaria izango da, eta dagoeneko salgai jarri dituzte sarrerak herriko hainbat tabernatan. Gainera, irailaren 1era begira, Cabo Verden deportatuta dagoen Antton Olaizola zestoarraren aldeko kamisetak jarri dituzte salgai. Asteburuan erosi ahal izango dira elastikoak, 19:00etatik 21:00etara, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide