Gaur, astelehena, zabaldu ditu ateak Zestoako
Portale kultur elkarteak. Hilabeteetako lanaren ostean, eta denbora horretan bertan hainbat ekintza egin ostean, taberna eta guzti ireki dute gunea Erdikalean, lehen Alkorta taberna zegoen tokian. Irekiera 19:00etan egin dute, eta hainbat lagun bertaratu da.
Zestoan kulturgune baten "beharra" zegoela ikusita, iaz jarri zuten proiektua martxan hainbat herritarrek. Ordutik hainbat ekitaldi izan dira bertan, hala nola mahai-inguruak, solasaldiak eta batzarrak. Gainera, irakurle taldea ere osatu zuten bertan joan zen ikasturtean. Bazkideen kanpaina-eta eginda, gaurtik aurrera martxan izango da kultur elkartea.
Hona hemen gaurko irekierako irudi batzuk (Argazkiak: Joseba Alberdi):