Zestoako zekorketen kartela jakinarazi du dagoeneko udalak. Hain zuzen ere, Zestoako zezen plaza hartuko dute zekorketek irailaren 8an eta 9an.
Lehen zekorketa Amabirjin egunez, larunbatean, izango da, 18:00etan hasita, eta Oropesako (Toledo) Adolfo Rodriguez Montesinos ganadutegiko zekor toreatuko dituzte Jesus Garciak eta Alvaro Fernandezek. Bigarren zekorketa hilaren 9an, igandez, egingo dute, 18:00etatik aurrera. Adolfo Rodriguez Montesinos ganadutegiko zekorrak izango dira egun horretan ere Zestoako zezen plazan, eta Borja Collado eta Alejandro Contreras izango dira toreatzaileak.
Zekorketa bakoitzerako sarrerak hogei euro ordaindu beharko dute helduek, eta zortzi euro haurrek.