(Portale)
Zestoako
Portale kulturgunearen irekiera festa izango da bihar, astelehena, 19:00etan hasita. Erdikalean atondu dute lokala, eta irekieran jan-edanik ez dela faltako jakinarazi dute gunearen arduradunek. "Has gaitezen astelehen honetatik bertatik Portale edukiz, kolorez eta irriz janzten", adierazi dute horiek.