Azken txanpan dira dagoeneko Aizarnako Amabirjin jaiak.
Joan zen larunbatean hasi zituzten festak, eta gaur izango da azken eguna. Hain zuzen ere, umeen eguna ari dira ospatzen gaur. Umeek txupinazoarekin eman diote hasiera egunari, eta ondoren krosa egin dute Aranburuko zelaietan. Ur jolasez ere gozatu ahal izan dute txikienek, eta makarroi jana ere egin dute eguerdian.
Arratsaldean ere izango dute zer gozatu; izan ere, Paxkualirekin jolasak eta ginkana egingo dituzte. Ondoren, txokolatada izango dute, eta Mugi boogi ikuskizunarekin emango diote bukaera egunari.
Hona hemen gaur goizeko irudi batzuk: