Elizako lanak direla eta, jende gutxiago sartuko da Zestoako zezen plazan Amabirjin jaietan

Zestoako Hitza 2018ko abuztuaren 15a

Elizako kanpandorrea eraberritzeko lanak tarteko, Zunzunegiko harmailaren zati bat ez dute jarriko. Horregatik, 30-40 lagun gutxiago sartuko dira aurtengo jaietako zezenketetan.

Zestoako zezen plazaren harmaila zatia. (Zestoa 350) Duela aste batzuk hasi ziren Zestoan Amabirjin jaietan izango diren zezenketetarako harmailak jartzen. Plaza hasi da itxura aldatzen dagoeneko, eta aurten aldaketa pare bat izango da gune horri dagokionez. Izan ere, elizako kanpandorrea eraberritzeko lanak tarteko, Zunzunegiko harmailaren zati bat ez dute jarriko. Hori dela eta, 30-40 ikusle gutxiago sartuko dira aurten zezen plazan, Josetxo Mendizabal alkateak jakinarazi duenez. Hark dioenez, gainerakoan, dena ohiko moduan jarriko dute, eta gogorarazi du Koiote tabernaren inguruko barrera eta musika bandaren txokoa berrituko dituztela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide