Festetan murgilduta dabiltza joan den larunbataz geroztik Aizarnan, eta gaur ere ez da festa girorik falta izan auzoan; izan ere, helduen eguna ari dira ospatzen eguerditik, eta aurten lehen aldiz ijitoen etorrera eta kalejira egin dituzte. Sasoi batean Aizarnan ijitoak izaten zirelako antolatu dute egitasmoa auzotarrek, eta hainba lagun ijito jantzita dabil eguerditik, gurdiarekin eta guzti.
Arratsaldean, 18:30ean, pilota partidak izango dira, eta 21:00etan herri afaria egingo dute. Gero, ijito gaua ospatuko dute, eta Eromeria taldearen kontzertua ere izango da.
Hona hemen gaur eguerdian Aizarnan hartutako irudiak: