Koro ileapaindegian eros daitezke Zestoako paella bazkarirako sarrerak

Zestoako Hitza 2018ko abuztuaren 12a

Zestoako Amabirjin jaietan egingo duten paella bazkarirako txartelak Koro ileapaindegian egongo dira salgai. Irailaren 7an, ostirala, izango da bazkaria, eta abuztuaren 31ra bitartean erosi ahal izango dira txartelak. Urtero bezala, pertsonako bost euro ordaindu beharko da, eta kubiertoak behar dituzten umeek ere bost euro ordaindu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide