Donostiako Aste Nagusia dela eta, larunbat honetatik datorrenera –abuztuaren 11tik 18ra, biak barne–, gaueko autobus zerbitzu berezia izango da. UK01 linean izango dira aldaketak, hau da, Azkoititik abiatu, eta Azpeitia nahiz Zestoa zeharkatuz Donostiara joaten den autobus zerbitzuan. Hona hemen gaueko ordutegia:
Bestalde, Donostiako autobus geltokietan ere izango dira aldaketak. Hain zuzen ere, Askatasunaren Hiribideko geltokia Zubieta kaleko 14. zenbakira aldatuko da festa egunetan, 21:30etatik aurrera.