Larunbatean hasiko dira Aizarnako amabirjinak

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 9a

Amabirjinetako artxiboko irudi bat. (Ane Aranburu) Larunbatean, abuztuaren 11n, hasiko dira Aizarnako Amabirjin festak. Ohi bezala, oilasko biltzearekin hasiko dituzte jaiak, eta ez dira faltako txupinazoa nahiz paella jana ere. Larunbateko ekintzak pasatuta, asteartean jarraituko dute festek. Hain zuzen ere, asteartetik ostegunera bitartean, haurrentzako zein helduentzako jarduerak izango dira. Hona hemen festetako egitaraua:
Abuztuak 11, larunbata. Oilasko Biltze eguna
  • 09:00. Oilasko biltzaileen irteera.
  • 12:00. Paella lehiaketako prestaketen hasiera.
  • 12:30. Txupinazoa. Ustekabe fanfarrea.
  • 14:00. Paella lehiaketako sari banaketa.
  • 15:00. Paella jana.
  • 16:00. Ustekabe fanfarrea.
  • 22:30. Bide batez taldearen kontzertua.
Abuztuak 14, asteartea. Helduen eguna
  • 12:00 Ijitoen etorrera. Ongietorria eta kalejira.
  • 18:30. Pilota partiduak 21:00 Herri afaria: ijito gaua.
  • 23:00. Eromeria taldearen kontzertua.
Abuztuak 15, asteazkena
  • 10:30-13:30. Puzgarriak.
  • 12:30. Meza nagusia.
  • Ondoren. Hamaiketakoa.
  • 15:00-17:00. Puzgarriak.
  • 18:00. Herri kirolak.
  • 22:30. Arbeo eta Maltzeta Trikitilariak.
Abuztuak 16, osteguna. Umeen eguna
  • 12:00. Umeen txupinazoa.
  • 12:15. Umeen krosa Aranburuko zelaietan.
  • 13:30. Ur jolasak.
  • 14:30. Makarroi jatea.
  • 15:30. Paxkualirekin jolasak.
  • 16:30. Ginkana.
  • Ondoren. Txokolatada.
  • 19:00. Mugi boogi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide