Giro polita sortu da Zestoan, Nikolas magoaren ikuskizunean

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 7a

Udako oporrak direla eta, atzerrian izango dira asko eta asko, baina badira beren herrian ondo pasatzen dutenak ere. Atzo, esaterako, Nikolas magoaren ikuskizuna izan zen Zestoako Laranjadi plazan, eta dozenaka herritar bertaratu ziren hura ikustera. Diaboloarekin nahiz magia trikimailuekin txunditu zituen herritarrak artista argentinarrak, izan haurrak nahiz helduak. Hona hemen atzoko zenbait irudi:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide