Zirkuaz gozatzeko aukera izango da abuztuaren 10ean Zestoan. Argizulo barnetegian egingo dute emanaldia, eta zirkuaz gain, tailerrak eta magia ere izango dela aurreratu dute antolatzaileek. 17:00etan hasiko dira tailerrak eta zirku eta magia ikuskizunak, berriz, 19:00etan egingo dituzte. Ikuskizuna Argentinako hainbat artistak prestatu dute, eta "familia osoari" zuzendutako emanaldia eskainiko dute. Sarrera doan izango da.