Datorren ostegunean erosi ahalko dira Zestoako paella bazkarirako txartelak

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 3a

Zestoako Amabirjin jaietarako paella bazkaria antolatzen ari den taldeak datorren ostegunean, abuztuak 9, salduko ditu bazkarirako txartelak. 19:00etan erosi ahalko dira, Kultur Etxean. Urtero bezala, pertsonako bost euro ordaindu beharko da, eta kubiertoak behar dituzten umeek ere bost euro ordaindu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide