Zestoan Amabirjin jaietako kuadrilla eguna ostiralez egingo da, irailaren 7an, hain zuzen. Hala erabaki zuen Zestoako Udalak joan zen uztailaren 30ean, Festa Batzordeko kideekin egindako batzarrean. Udalaren proposamenaren arabera, irailaren 7an, ostirala, izango da kuadrilla eguna, eta lehen zezenketa, hilaren 8an. Festa Batzordeko kideak, baina, ez daude ados. Izan ere, kuadrilla eguna larunbatean ospatzea nahi dute, eta horregatik, gaiaz eztabaidatzeko,
batzarra eskatu zion Udalari. Bilkura egin ostean, Udalaren proposamenak jarraitzen du aurrera, eta, horrenbestez, Amabirjin jaietako ostiralean izango da kuadrilla eguna.