Kirol koordinatzaile bila ari da Zestoako Ekain guraso elkartea

Urola Kostako Hitza 2018ko abu. 2a, 13:47

Herri ikastetxeko eskola kirola antolatzea eta begiraleen lana kudeatzea izango da, besteak beste, kirol koordinatzailearen egitekoa. Interesa dutenek abuztuaren 23a baino lehen bidali beharko dituzte curriculumak ekaingurasoelkartea@gmail.com helbidera.

Zestoako Ekain guraso elkarteak kirol koordinatzailea behar du eskola kirolaren inguruko egitekoetan aritzeko. Hain zuzen, eskola kirola antolatzea eta begiraleen lana kudeatzea izango da kirol koordinatzailearen egitekoa. Hori ez ezik, koordinatzaileak  harreman zuzena izan beharko du eskolarekin eta guraso elkartearekin, baita Udalarekin eta beste ikastetxeekin ere. Gainera, Kirolaz Josta egitasmoaz ere arduratu beharko du, Lehen Hezkuntzako aurreneko mailarekin. Lan eskaintza zabalik dago, eta interesa dutenek abuztuaren 23ra arte bidal ditzakete beren curriculumak ekaingurasoelkartea@gmail.com helbidera. Kirol koordinatzaileak honako gutxieneko baldintzak bete beharko ditu: euskara jakitea, kirol edo  aisialdi arloan esperientzia izatea eta ordutegi malgua izatea. Lanpostua esleitzerako orduan guraso elkarteak kontuan izango ditu honako ezaugarri hauek: curriculumaren bidaltzaileak kirolarekin lotutako tituluren bat ( Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua edo Magisteritza) edo begirale titulua izatea, haurrekin izandako esperientzia, Zestoako Herri Eskolako ikasle-ohia edo guraso izatea eta ordutegi malgua izatea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide