Hasi dira Zestoako plaza zezen plaza bihurtzeko egokitzapen lanekin

Zestoako Hitza 2018ko abuztuaren 1a

Oraindik ez dira hasi hesiak eta harmailak jartzen, baina egin dituzte lehen egokitzapen lanak. Aurtengo Amabirjin jaietako zezenketak irailaren 8an eta 9an izango dira. Oraindik ez dute jakinarazi zezenketen kartela.

Dagoeneko hasi dira Zestoako plaza zezen plaza bilakatzeko lanekin. Oraindik ez dituzte plaza osatzen duten hesiak muntatu, baina udaletxearen ondoko eraikinaren arkupeak estali dituzte dagoeneko. Aurtengo Amabirjin jaietako zezenketak irailaren 8an eta 9an izango dira Zestoan, baina oraindik ez dute kartela jakinarazi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide