Eneko Urkolak eta Julene Sarabiak irabazi dute Zestoako VIII. Trikitilari Gazteen Txapelketa

Nerea Uranga 2018ko uztailaren 28a

Arroagoian Santio-Santana jaiak ospatzen ari dira egunota. Festen barruan, Zestoako Trikitilari Gazteen VIII. Txapelketa jokatu da gaur, larunbata, arratsaldean. Bost bikotek parte hartu dute Zestoako Trikitilari Elkarteak antolatutako txapelketan.  Txapeldunak Eneko Urkola (Arrasate) eta Julene Sarabia (Zaldibia) trikitilariak izan dira. Horien atzetik bigarren egin dute Ane Arrizabalagak (Legazpia) eta Ane Urzelaik (Legazpia). Hirugarren gelditu den trikitilari bikotea eskualdekoa izan da, Julen Labakak (Errezil) eta Garazi Larrañagak (Azpeitia) osatutakoa. Txapelketan parte hartu duten beste bi bikoteak izan dira: Nahia Dorronsoro (Bidania) eta Iraia Arteaga (Urrestilla), eta Olaia Otermin (Areso) eta Irati Zabala (Leitza).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide