Zestoako Udalak bilera deitu du astelehenerako, hilak 30, iraileko Amabirjin festetako kuadrillen eguneko paella bazkariaz hitz egiteko. 17:00etan hasiko da batzarra udaletxean, eta bertara deituta daude jaietako ekintza horretan parte hartzen duten kuadrillak.
Hain zuzen ere, kuadrillak izan dira
udalari bilera egitea eskatu ziotenak. Udalak kuadrilla eguna irailaren 7an, ostirala, ospatzea proposatu du, eta lehen zekorketa larunbatean, hilaren 8an, egitea. Kuadrillek, ordea, beren eguna larunbatean izatea eta zekorketa ostiralera aurreratzea nahi dute. Kuadrillen eguneko paella bazkaria zein zekorketak, biak herriko plazan egiten dituzte.