Santio eta Santana festetan murgildu dira Arroagoiko auzotarrak

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 26a

Gaur, Santa Ana egunean, hasi dituzte Zestoako Arroagoian Santio eta Santana festak. Auzotarrek txupinazoarekin eman diete ongi etorria festei, eta jarraian hasi dituzte jaietako lehen ospakizunak. Meza nagusiaren ondoren, Itxaropena dantza taldeak emanaldia eskaini du plazan dozenala herritarren aurrean, eta adinekoek hamaiketakoa egin dute Herri-etxe elkartean. Arratsaldean ere festa giroa da nagusi Arroagoian; izan ere, umeentzat hainbat ekitaldi egiten ari dira. Haur jolasak eta txokolatadaz gozatu ahal izan dute gaztetxoek, eta 18:30etik aurrera, zezen txikiekin eta poniekin jolasteko parada izango dute. 20:30ean, umeentzako afari musikatua izango da, eta 22:30ean, erromeria hasiko da Izer eta Alabierren eskutik. Festetako egitarau osoa, berriz, hemen irakur daiteke. Ikusi goizeko eta arratsaldeko ekitaldien argazkiak, hemen:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide