Zestoako Festa Batzordeak amabirjinen inguruan hitz egiteko bilera eskatu dio udalari

Zestoako Hitza 2018ko uztailaren 23a

Zestoan hasiak dira dagoeneko Amabirjin festak antolatzen, eta daten inguruan eztabaida sortu da. Udalak kuadrilla eguna irailaren 7an ospatzea proposatu du, eta Festa Batzordeak hilaren 8an egitea nahi du. Festa Batzordeak bilera eskatu dio udalari, baina udal ordezkariek oraindik ez dute erabaki bilera hori gauzatuko den edo ez.

Iaz Zestoako amabirjinetako kuadrilla egunean hartutako irudi bat. (Nerea Uranga) Zestoan Amabirjin jaiak antolatzen hasiak dira dagoeneko,  eta hainbat kontutan ez daude ados Festa Batzordeko kideak eta udala. Hain zuzen ere, daten inguruan sortu da eztabaida. Udalaren proposamenaren arabera, irailaren 7an, ostirala, izango da kuadrilla eguna, eta lehen zezenketa, hilaren 8an, larunbata. Proposamen hori gauzatuko balitz, ostegun iluntzean botako  lukete txupinazoa. Dena den, Festa Batzordeko kideek kuadrilla eguna larunbatean ospatzea nahi dute, eta, beraz, lehen zezenketa ostiralean egitea. Desadostasun hori tarteko, Festa Batzordeak bilera eskatu dio udalari. Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak azaldu duenez, udal ordezkariek oraindik ez dute erabaki bilera hori gauzatuko den edo ez. "Ziurrenik egingo dugu bilera hori, baina oraindik erabakitzeko dago noiz izango den".  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide