(Argazkia: Danbolin)
Zestoako Gurutze jubilatuen taberna itxi zuten joan den ostiralean, egungo arduradunak taberna uztea erabaki duelako. Hori dela eta, haren ustiaketa lehiaketara aterako dute irailean. Zestoako Udalak azaldu duenez, udan jende gutxiago animatuko dela eta, festak pasatu arte lehiaketarik ez zabaltzea erabaki dute. Bien bitartean, jubilatuen elkarteak bere jarduerak aurrera eramateko erabili ahal izango du gunea. Hori bai, beraiek arduratu beharko dute lokala irekitzeaz eta ixteaz.