Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://www.youtube.com/watch?v=aEFMWNKPnIU&feature=youtu.be
Karmen festetan gozatu ederra hartu dute egunotan Arroabean, baina iritsi dira festak amaierara. Hain zuzen ere, atzo, Karmen Eguna ospatuta, datorren urtera arte agurtu zituzten jaiak. Besteak beste, bidegorriaren aldeko kazerolada, patata tortilla lehiaketa eta Tio Teronen Semeak nahiz Erein taldeen kontzertuak izan ziren. 00:00etan, Karmentxu agurtuz amaitu zituzten festak.
Atzo hartutako irudiak dira behekoak, eta kazeroladaren bideoa goikoa:
(Argazkiak: Arroabeko Festa Batzordea)