Hasi dira Zestoako Alonderoneko igogailuaren pasarela jartzen

Zestoako Hitza 2018ko uztailaren 16a

Gaur goizean hasi dira Alonderoneko igogailu berria Portale kalearekin lotuko duen oinezkoentzako pasabidea jartzen, Zestoan. Uztaileko lehen astean ziren lan horiekin hastekoak, baina bi aste atzeratu dira, azkenean; kiroldegia berritzeko lanetan ari den enpresa berak jarri behar du igogailuaren pasarela, eta hango lanek eragin dute hamabost eguneko atzerapena. Pasarela jartzea pare bat eguneko kontua izango dela aurreratu du udalak. Oinezkoentzako pasabidea finkatuta, igogailuaren makineria jartzea bakarrik geldituko da, obra osatzeko. Zubimusu eta Idiazpi kaleak Portale kalearekin lotuko ditu igogailu berriak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide