Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Argazkiotan ikusten den hondakin piloak astebete darama gutxienez toki berean, Zestoako Larrain kaleko edukiontzien artean. Bi koltxoi, somier bat, ohe baten egitura eta beste hainbat traste zahar atera ditu norbaitek, asko inporta gabe, kalera, bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzua edota garbiguneena kontuan hartu gabe. Bada astebete hor agertu zirela, eta gaur goizean, behintzat, bertan jarraitzen zuten hondakinek.