Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken egunotan Karmen jaiak ospatzen ari dira Arroabean, eta ari dira azken hondarrera iristen festak. Hain zuzen ere, gaur, Karmen Egunean bukatuko dituzte festetako ekitaldiak, 00:00etan, Karmentxuren agurrarekin. Hona hemen gaurko egitaraua:
Uztailak 16, astelehena06:00. Karroza herriko baserrietan.
12:00. Meza. Segidan, Zestoako dantzariak.
17:30. Bidegorriaren inaugurazio kalejira.
20:00. Tio Teronen Semeak.
22:00. Erein taldea.
00:00. Karmentxuren agurra.
Dena den, atzo ere gozatu ederra hartu zuten auzotarrek; izan ere, X. Trikitilari Gazteen Txapelketa eta sagardo dastaketa egin zituzten, besteak beste. Hona hemen atzo Arroabean hartutako irudiak:
(Argazkiak: Arroabeko Festa Batzordea)