Sahara eta Euskal Herria pixka bat gertuago

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 15a

Wadna taldeak antolatuta, Saharako haurrei ongietorria egin diete gaur, Zestoan. Oporrak Bakean egitasmoaren bidez Euskal Herrian uda pasatzen ari diren hainbat haur elkartu dira bertan, eta egun osoko festa egin dute.

Wadna taldeak antolatuta, Saharako haurrei ongietorria egin diete gaur, Zestoan. Larrabetzuko (Bizkaia), Tolosako (Gipuzkoa) eta Arrasateko (Gipuzkoa) aterpetxeetan nahiz familien etxeetan uda pasatzen ari diren umeak elkartu dira bertan; guztira, ehun lagunetik gora. Festaren helburua da Euskal Herrian dauden Saharako haurrak elkartzea eta herritarrak sentsibilizatzea. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute: 13:00etan, ongietorria egin diete haur sahararrei udaletxean; 14:00etan, bazkari herrikoia egin dute; eta 16:00etatik 20:00etara, puzgarriak izango dira kiroldegi kanpoan. Horrez gain, tea banatu dute haiman. Hona hemen gaur Zestoan hartutako irudiak: [flickr_set id="72157697425365411"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide