Kuadrillen arteko saltsa nagusi, Arroabeko Karmenetan

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 15a

Ostegunean hasi zituzten Karmenak Arroabean, eta festak giro ezin hobean ospatzen jarraitzen dute. Atzo, larunbata, esaterako, paella lehiaketa eta kuadrillen bazkaria izan zituzten auzoan. Horren ostean, kuadrillen arteko jolasak izan ziren Lopeneren zezenekin, eta barre algara ederrak botatzeko aukera izan zuten han bildu zirenek. Gauean, berriz, 2zio eta Xutik taldeen kontzertuak izan ziren, eta DJ Bullekin jarraitu zuen festak goizaldera arte. Gaur eta bihar ere izango dute zertaz gozatu Arroabean. Hona hemen egunotako egitaraua: Uztailak 15, igandea Goizean, diana, txistulariekin. 12:00. Meza. 12:30. Lopeneren zezen txikiak. 18:00. X. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren,  sagardo dastaketa eta pintxoak. 21:30. Herri afaria. Ondoren, DJ Josu Rodriguez. Uztailak 16, astelehena 06:00. Karroza herriko baserrietan. 12:00. Meza. Segidan, Zestoako dantzariak. 17:30. Bidegorriaren inaugurazio kalejira. 20:00. Tio Teronen Semeak. 22:00. Erein taldea. 00:00. Karmentxuren agurra. Hona hemen atzo Arroabean ateratako argazkiak: (Argazkiak: Arroabeko Festa Batzordea eta David Romero) [flickr_set id="72157669151399417"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide