Karmentxuren etorreraren zain, hasi dira Arroabean karmenak ospatzen

Zestoako Hitza 2018ko uztailaren 12a

Karmen jaien ospakizunetan murgildu dira dagoeneko Arroabean. Gaur dute astelehenera arte luzatuko diren festen lehen eguna, eta txikienak eta zaharrenak izan dira festari ekiten aurrenak. Horrela, Jubilatuen Egun honetan, herriko umeek antzerki emanaldia egin dute eguerdian; eta erretiratuak, berriz, beraiei eskainitako bazkarian elkartu dira Ederki elkartean. Arratsaldean, 18:00etan pala txapelketaren finala jokatuko dute, eta 19:00etan izango dute Karmentxuren etorrera; jaietako ikur berria dute Karmentxu Arroabean. Karmen jaien lehen eguna borobiltzeko, Bertsolari Gazteen III. saioa izango dute, 22:00etan hasita. Joanes lllarregi (Leitza), Aitor Zubikarai (ltziar), Maddalen Arzallus (Hendaia), Oihana Arana (Eskoriatza), German Urteaga (Beasain) eta Maddi Aiestaran (Beasain) dira bertsotan ariko direnak. Hona hemen, gaur eguerdiko argazki batzuk, Arroabeko Festa Batzordearenak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide