Udako zine emanaldia izango da Zestoan ostiralean

Zestoako Hitza 2018ko uztailaren 10a

'Ballerina' filma emango dute kiroldegiko aterpean, 22:00etan hasita.

Kalean zinemaz gozatzeko aukera izango dute ostiral honetan Zestoan. Udako zine emanaldia prestatu dute hilaren 13aren gauerako eta Ballerina da (Frantzia, 2016) kiroldegiko aterpean emango duten filma, 22:00etan hasita. Animaziozko filma da Ballerina, Eric Warin eta Eric Summer zuzendariena. Felicia haurraren istorioa kontatzen du filmak; Bretainiako umezurztegia utzi eta Parisera ihes egingo du Feliciak Victor lagunarekin, han dantzari profesional izatearen ametsa betetzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide