Poltsa konpostagarriak banatzen dituzten saltokiak aldatu dituzte Urola Erdian

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 6a

Azkoitian lau saltokitan jaso ahalko dira poltsak, Azpeitian bost saltokitan eta Zestoan bitan.

Urola Erdiko Mankomunitateak poltsa konpostagarriak banatzeko saltokiak aldatu ditu Urola Erdian. Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan poltsa konpostagarriak banatu nahi zituzten saltokien kanpaina jarri zuen abian urte hasieran, eta izena eman zutenen artean, 11 saltoki hautatu ditu; Azkoitian lau saltokitan jaso ahalko dira poltsak, Azpeitian bost saltokitan eta Zestoan bitan.
Azkoitia: Odazpi kafetegia (Anaitasuna plaza, 1), Elurre kafetegia (Julio Urkixo 20, behea), Lujan kioskoa (Kale Nagusia, 72) eta Amalur bideoak ( Julio Urkixo hiribidean).
Azpeitia: Babesa arropadenda (Urbitarte, 9), Itzira gozotegia (Artzubia, 24), Xiriako kafetegia (Done Jakue kalea, 12), Inar optika (Jose Artetxe kalea, 10) eta Urrestillako estankoa.
Zestoa: Herrigunean, Coviran; eta Arroabean, Keixa frutadenda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide