Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zuriz eta gorriz jantzi dira gaur eguerdian Zestoako plaza eta inguruak, San Fermin txiki ospatzeko. Udalekuetako umeeak plazan elkartuta zeuden 12:30erako, udaletxeko balkoitik irakurri duten pregoia entzuteko zain. Beroketa ariketak egin ondoren, Erdikale barrenera jaitsi dira haurrak, bi multzotan, txikienak lehendabizi eta kozkortuagoak gero, bakoitzak bere entzierroa egiteko, San Fermini behar bezala kantatu ondoren, beti ere.
Hona hemen, eguerdian Zestoan hartutako irudi batzuk: