Iazko Txokoko Txapelketaren irabazleak eta antolatzaileak. (Julene Frantzesena)
Atzo jokatu zituzten Zestoako Gurutzeaga frontoian Txokoko Txapelketaren finalaurrekoak. Lehen finalaurrekoa Anderrek eta Hektorrek jokatu zuten Jantxiren eta Kixkurraren aurka, eta Jantxik eta Kixkurrak lortu zuten finalerako txartela. Bigarrena, berriz, Adonisek eta Jonek irabazi zuten, Julenen eta Josuren aurka. Horrenbestez, ostiralean jokatuko dute finala 19:00etan hasita, Jantxik eta Kixkurrak Adonisen eta Jonen aurka. Hirugarren eta laugarren postuen lehian, berriz, Julen eta Josu eta Ander eta Hektor ariko dira.
Joan den urteko txapelketa Aitzol Astiazaranek eta Adonis Gelisek irabazi zuten.